Saria Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak ematen du

Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren bezpera moduan, atzo Bilboko Carlton Hotelean Liburuaren Galaren XXI edizioa egin zen bai eta 2017ko “Paperezko Faroltxoa” sarien banaketa. Gonzalo Garrido izan da gazteleraz idazten dutenen egileen kategorian sarituetako bat. Sari honekin Bizkaiko Liburu Saltzaileen Elkarteak liburuaren munduko egileen, elkarteen eta erakundeen lana aitortzen du.

Gainontzeko sarituak hauek izango dira: Donna Leon, Literatura Ibilbidea Saria; Jon Arretxe, euskaraz idazten duen egile moduan; eta Alaine Agirre, Haur-Gazte Saria.