Egile donostiarrak gazte publikoarentzako kontakizun batekin parte hartu du eta antologia baten baitan egongo da

Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) Verbum argitaletxeak antolatzen duen “Leyendas sobre Madrid” Haur eta Gazte Literatura Nazioarteko Sariare zortzi irabazleetako bat da pasa den apirilaren 12an ebatzi moduan. La calle de los mancebos bere lana kontakizun irabazle guztiekin egingo den antologiaren baitan egongo da eta 2017ko bigarren seihilekoan argitaratuko da.

Kontakizunaren izenburuak, ipuinaren zati handi bat Madrileko txoko honi izena ematen dion zeramiken atzean dagoen ezkutuko istorioari egiten dio so. Gure hirietako txokoen atzean ezkutatzen denaren gaineko interesa piztu nahi duen gazte kontakizun bat da, modu atsegin eta hein bat ganberroan idatzia. La calle de los mancebos bere protagonistek klaseko lan bat egin beharko luketen moduan idatzia dago, hiriburuko kondaira xelebreak kontatzeko. Horregatik, Madrileko toki ezberdinetan barrena ibiltzen dira betik kamera eskuan.