Eleberria Italiako hegoaldean 1930 eta 2006 bitartean gertatutako benetako istorio batean oinarritzen da

La Castañera, Alaitz ArrutirenaAssociazione Culturale Italo-Spagnola-k Veronan, hiriko udalarekin, Espainiako Kontsularitza ordeak eta Tour Spainekin batera, Sant Jordiren ospakizunerako antolatu duen programan parte hartuko duen lanetako bat da. Datorren apirilaren 29an, idazle bilbotarrak bizileku duen Italiako hiri honetan bere lehen eleberria aurkeztuko da.

Aurkezpen ekitaldiaren baitan Sussana Altarriba, erakunde antolatzailearen lehendakari ordeak Alaitz Arruti elkarrizketatuko du eta ondoren Gloria Fuertesi buruz mintzatzeko aukera egongo da, bere jaiotzaren ehun urteurrenaren aitzakiarekin.

Alaitz Arrutik La Castañera-n bizitzak eta gizarte baldintzek gaizki tratatu duen emakume baten irudia erakusten digu, bere biloba babesteko gurari bakarrekin, berak izan ez zituen aukerak emateko eta horrela etorkizun hobea bermatzeko. Eleberriak zoriari buruz hitz egiten du, bai ona bai txarra ere, zer ekarriko digun patuak, nola gizarte garai batek edo toki batek betirako baldintzatu gaitzakeen, bizitza osorako lotuz. Horrelako baldintzetan borroka bide bakarra denaren ideia igortzen du, bere istorioaren protagonistari geratzen zaion azken itxaropena dela.

Eleberria 2016ko lehen seihilekoan merkaturatu zen eta Italiako hegoaldean 1930tik 2006 urtera arte bizi izan zen emakume baten istorioan oinarritzen da.

Ostiral honetan, Veronan Sant Jordi ospatzeko Associazione Culturale Italo-Spagnola-ren programazioa aurkezteko prentsaurrekoa egingo da eta bertan egilea egongo da.