El escriba del faraón eleberriarekin egileak Egipto eta bere kulturarekin duen grina erakusten du berriro
Datorren ostegunean, hilak 30, Agustín Hurtadok El escriba del faraón aurkeztuko du Barrainkuako Kultura Etxean (Barrainkua 5, Bilbo). Ekitaldia 19:30etatik aurrera izango da.
Dos coronas para una dama eleberriaren arrakastarenondoren (Ediciones Carena, 2012), non egile bilbotarrak Hatsepshuten inguruandagoen misterioa jorratu zuen -XVIII dinastiako erregina eta faraoi bilakatzea lortuzuena Tutmosis III ordezkatuz-, orain botere borroken gai berari heltzen dio besteprima batetik fokatuz. El escriba del faraón eleberrian, irakurleak Tutmosis IIIdagokiona berreskuratzeko prest aurkituko du.
Istorioak Hatsepshuten heriotzaren ondoren jarraitzen du Tutmosis III-renerregealdiarekin, faraoi gerlaria izan zena eta Egiptoko mugak Eufrateserainoeraman zituena, inoiz lehen izan ez zuen zabalera eta inoiz berriro lortuko ezzuena.
Bi eleberriak osagarriak dira eta horietako zati batean gertakizunberdinak kontatzen dira baina modu erabat ezberdinean interpretaturik. Bi obrekEgipto eta bere kulturarekin duen grina islatzen dute.
Fikzioa idazterakoorduan Agustín Hurtadoren estilo narratiboa xumea, ulergarria eta atsegina da.Egileak beste aro batean eta beste toki batean, bere ohiturekin, bere arausozialekin eta bizitza ulertzeko bere moduarekin bizi diren pertsonaiak irudikatzenditu. Beti azpimarratu ohi du eleberriak direla, ez historia liburuak.