Idazleak Stephen King eta Edgar Allan Poe aldarrikatzen ditu erreferente moduan
Cartas desde El Otro Lado Oskar Castrilloren azken eleberria liburutegi nagusietan eta online salmentako plataformetan dago jada.
Egile bilbotar honen obrara gerturatzen den irakurleak ahots eta estilo propioa aurkituko ditu. Eleberri honetan, zehazki, aro, kokaleku, pertsonalitate oso ezberdinak dituzten pertsonaiak aurkituko ditu, horiek guztiak bere barne mamuek oinazeturik eta irakurlea haiekin identifikatzera iritsiko da ere. Osagai horiekin Castrillok paisaia multitonal bat margotzea lortzen du, horretarako beltz eta gris sorta guztia erabiliz.
Cartas desde El Otro Lado eleberria Punto Rojo argitaletxeak plazaratu du eta egilearen beraren hitzen arabera, bertan hori idaztera eraman dutenen eragina argi sumatu daiteke. «Alde batetik, gaur egungo aroa girotutako istorioak Stephen Kingen marka daramaten narrazioak dira. Liburuaren beste erdiak aintzinako aro batera ematen gaitu; bertan HANDI bat dago intxoiten, Edgar Allan Poe. Bera da liburuaren zatirik ilunena inspiratzen duena eta bere estiloa indartsu sartzen da, deskripzio zehatzekin eta lengoaia erretoriko batekin; narratiba ia poetikoa nagusitzen da kutsu iluna duen mundu honetan».
Sinopsia
Ia ikusten ez den marra oso mehe bat dago ezaguna, atsegina eta egunerokoa den mundua Beste Aldetik mugatzen duena. Bertan zentzutasuna eta eromena nahasten dira, irudikaturiko amets-gaiztoak errealitate bihurtzen dira eta bide guztiek ezinezko mehatxuak izkutatzen dituzte. Baina batzuetan Deabru izugarrienek bi errealitateen alde bietan laguntzen gaituzte eta horiek dira, agian, krudelenak eta egartsuenak. Egoa, norberaren ahultasunak, gure sekreturik ezkutukoenak, jeloskortasuna, zekenkeria, gure pekatu aitorrezinak. Hau da egileak mundu hori josteko erabili duen haria, orrialdez orrialde azalduz et irakurlea bera harrapatuz, ezagutzen ez denera bidai ziurgabe honetako protagonista aktibo bihurtuz.
(Argitaletxearen web orrialdetik hart)
Booktrailer