María José Mielgok Equidistancia izenburua daraman bere azken poema bilduma berria aurkeztuko du bihar, martxoak 22, azteazkenez Bilbon. Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegi Nagusian izango da (Bidebarrieta kalea, 4), 19:30etan.
Ekitaldia Blanca Sarasuak aurkeztuko du. Mentxu Fernández (ilustratzailea eta margolaria) egongo da ere, aurkezten den liburuaren azalaren egile moduan.
Poesia emanaldia Ma Ángeles Pérez Ondiviela rapsodaren eta Santiago Liberal idazlearen esku izango da.
Ekitaldia amaitzean, ohorezko ardo bat zerbitzatuko da.
Lanari buruz
Equidistancia hiru ataletan zatitutako poema bilduma da: lehena AUSENCIAS Y REMEMBRANZAS; bigarrena, REFLEXIONES; eta hirugarrena poema bilduma osoari izenburua ematen diona da: EQUIDISTANCIA. Intimista da, poesia sozial moduan sailkatu daiteke, baina nagusiki amodioa eta desamodioa jorratzen ditu, bai eta eguneko xehetasun txikiak baloratzea, galerek eta ausentziek uzten diguten nostalgia eta nola denborak sentimenduak kistatzen dituen bizitza agortzen den bitartean.
Egileak erabiltzen duen hizkera soila da, agertzen diren sentimendu askorekin irakurlea identifikatzea egiten du eta bizitza “paseo bat baino gehiago dela” irudikatzen saiatzen da: Ausentziaz eta Oroitzapenez beterik dago, Hausnarketez, sentimenduak inoiz distantziakide ez direnean.