Egilearen lehen obra da hau eta kritikaren babesa jaso ondoren Euskadi Literatura Saria irabazi du

Datorren ostegunean, martxoak 23, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan, Gabriela Ybarrak El comensal bere eleberria aurkeztuko du. Lehen eleberri honekin idazle bilbotarrak gaztelerazko 2016 Euskadi Literatura Saria irabazi zuen.

Aurkezpena ‘Aurrez Aurre’ programaren baitan egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzen duena.

El comensal eleberri autobiografikoa da eta egileak heriotzaren eta familiaren arteko harremana ulertzen saiatzen da bi gertakariren analisiaren bidez: 1977an ETAk bere aitona erahil zuenekoa, eta 2011n bere ama minbiziak jota hil zenekoa. “Nork behar du literatura karrera bat eleberri errepikaezin bat idatzi duzunean?”, esan zuen Javier Rodríguez Marcosek (El País) eleberria plazaratu zenean.

Eleberriari buruzko informazio eta aipamen gehiago argitaletxearen web orrialdean.

Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko solasaldia izango da, azken honek galderak eginez, aldi berean entzuleak obrara gerturatzea eraginez eta ikuspuntu berriak emanez ere.

‘Aurrez Aurre’-ra sarrera irekia izango da tokiak bete arte eta sarrera lortzeko Azkuna Zentroan bertan (Infopuntua) eskatu beharko da.