Eleberriak Printze Txikia-ren egileak pilotu moduan edukitako egitandiak kontatzen ditu


Bihar asteartez, martxoak 14, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan ‘Aurrez Aurre’ berri ba egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzen duena.

Oraingo honetan Antonio Iturbe (Zaragoza, 1967) idazleak hartuko du parte, bere azken obra aurkezteko, A cielo abierto, zeinarekin 2017ko Biblioteca Breve Saria irabazi duen. Aragoiko idazleak abentura eleberri bat aurkezten du, hiru hegazkin pilotu protagonista gisa dituelarik eta haien artean Saint Exupéry, Printze Txikia ipuinaren egilea dago.

Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko solasaldia izango da, azken honek galderak eginez, aldi berean entzuleak obrara gerturatzea eraginez eta ikuspuntu berriak emanez ere.

‘Aurrez Aurre’-ra sarrera irekia izango da tokiak bete arte.

Irakurri eleberriaren lehen kapitulua.