7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako 19 kontakizun dira

Radio Rioja Alavesa irratian orain dela egun batzuk Edurne M. Aiona elkarrizketatu zuten Cuentos de la luz izenburua daraman bere hirugarren liburua dela eta.

7 eta 12 urte bitarteko haurrentzako izaera interaktiboa duten 19 kontakizunen bilduma bat da, eta argia da horietako guztietan errepikatzen den pertsonaia. Liburuaren erdian orrialde zuri batzuk aurkituko ditu irakurleak, horiek nahi dituen moduan erabiltzeko, amaiera berriak asmatuz edo bere ipuin propioa idatziz.

Bastidako egilearen hitzen arabera, bere bizitzako une zail batean jaio zen obra. Iluntasunetik irteteko beharraren aurrean eta itzalak atzean uzteko, Edurne M. Aionak hori egiteko modurik hoberena argiari protagonista papera ematea zela pentsatu zuen. Hortik bilduma honen izenburua.

Elkarrizketa hemen entzun daiteke.