ONCEko edozein afiliatuk kopia bat eskatzeko aukera izango du
Urte hasieratik Luis A. Bañeresen lehen eleberria, Cuando el diablo está aburrido alegia, irakurle gehiagorengana iritsiko da. Estamentu handiei eta gizartearen baloreei kritika bat da berriki braillera egokitu den lana.
Ekimena ONCEk Bilbon duen delegazioko langile ohi batek jarri zuen martxan. Senitarteko baten gomendioaren ondoren, irakurle honek interes berezia agertu zuen umorez idatzitako istorio honengan eta bere egokitzapena Madrilgo ONCEko Bibliografia Zerbitzuari egitea proposatu zion. Bera arduratu zen proiektuari ekiteko beharrezko originala aurkitzen.
Egokitze prozesua hainbat hilabetekoa izan da eta horren emaitza hiru liburuki izan dira, 80 orrialde ingurukoa bakoitza, Cuando el diablo está aburrido eleberriaren bertsioa aurkeztuz horietan. Edozein irakurlek eska dezake kopia bat, kopuru sinboliko baten truke erosteko aukera izango duelarik.
ONCEk bibliografia zentroak ditu afiliatuen eskura interesa duten testuak jartzeko. Zerbitzu espezializatu honek literatura obrak, hezkuntza testuak eta material grafikoa, seinaletika eta abar erabiltzeko braillera, erliebera edo audio digitalera egokitzen ditu. Hezkuntza edo lan helburua duten egokitzapenak, obraren interesa eta afiliatuen eskaera dira aukeraketa egiteko lehenesten diren irizpideak.