Aurkezpenean liburuaren irudi eta poema sorta bat proiektatuko da
Datorren asteartean, martxoak 7, 19:00ean, Julia Otxoak Poética de lo imposible bere katalogo-liburua aurkeztuko du (Ediciones La Manzana Poética, 2017). Poeta, narratzaile eta artista grafiko donostiarrak azken urteetan egindako 100 lan grafiko baino gehiago biltzen ditu. Ekitaldia Okendo Kultur Etxean izango da eta egileak berak komentatuko dituen irudi eta poema sorta baten proiekzioa egingo da.
Egile donostiarraren hitzen arabera, zatien, mikrounibertsoen edertasuna antzemateko gaitasuna jorratzen du: hormetan mantxak, zartadurak, eguneroko objektuak… unibertso estetiko boteretsuak, poetikarako ikusgarriak bakarrik begiradaren oinarri traszendente moduan. Bere orrialdeetan nire ikus poesiak ere aurkitzen dira… horietako gehienak gure inguruaren gizagabetasunaren ikuspegi ironiko, kritiko moduan. Hori guztia nire poema laburrenetako batzuekin batera.
Poética de lo invisible argitaletxearen web orrialdearen bitartez dago eskuragai ere.
Julia Otxoaren sorkuntza lana idazle moduan bere obra grafikoaren burutzearekin batera joan da. Bere zati handienean arte digitala deiturikoari dagokio, hori ordenagailuan baliabide informatikoen bitartez bakarrik burututako lan moduan ulertuz.
Eguneratzea (17/03/07): La otra cara de Julia Otxoa, Mikel Ezquiagaren eskutik, El Diario Vasco-n