Istorioa benetako gertaeretan oinarritzen da eta itsasoa du ardatz
La Castañera eleberriaren arrakastaren ondoren, Alaitz Arrutik Las cuatro esquinas de mi pasado eleberriarekin irakurleak harrituko ditu, benetako gertaeretan oinarritzen den eleberria alegia, eta iraganak batzuetan pertsona baten existentziaren bilakaeran izan dezakeen pisuari buruz hitz egiten du. Si tuvieses la oportunidad de mirar frente a frente a tu pasado, ¿qué le dirías? da obra honen azpititulua eta datorren martxoaren 4an egongo da salgai.
Liburua osatzen duten lau kapituluetan zehar, Elena Basek –istorioaren protagonista– , bere iraganaren pasarte ezberdinak kontatzen ditu; batzuek orbaindu ezinezko zauriak eragin zizioten. Horiek sendatzeko itsasoan aurkitzen du aterpea eta eragin sendatzaile hori bera da bere oroitzapen onenekin identifikatzen duena, etsipenez oroitzen duen Mediterraneo baten paisaiarekin eta horizontearekin. Horregatik bere egiten du Manuel Machadoren bertsoa “Olatuek ekar nazatela eta olatuek eraman nazatela, eta inoiz ez nazatela bidea aukeratzera behartu” (“Que las olas me traigan y la solas me lleen, y que jamás me obliguen el camino a elegir”)
Kapitulu bakoitzak ertz bat adierazten du, Elenaren iraganaren zati bat, eta horietako bakoitzean istorioaren zama pertsonaia ezberdin batengan jausten da. Quim, Edward, Gibel eta Manel dira haien izenak. Quim hogei urteen hobengabetasuna da, zerbaitengan sinesteko nahiak, bigarren aukerak, eramaten uzteko beharra eta beldur eza; Edwardek pertsona orok bizirik mantentzeko ilusioa bizitzeko duen beharra irudikatzen du; Gibelek heldutasuna, askatasuna, baina aldi berean, erantzukizuna esan nahi du; eta, azkenik, Manelek oraina eta etorkizuna ulertzeko gai izateko ezagutzen ez den iragana ulertzeko beharra islatzen du.
Eleberria Iruñean aurkeztuko da Iruñean datorren martxoaren 23an eta lau egun beranduago Bilbon.