Idazle katalanak gizartearen hipokresiarekin bizi izan den belaunaldi baten psikologian sakontzen du


Bihar asteartez, otsailak 21, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan, ‘Aurrez Aurre’ berri bat egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitako espazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzen duena.

Oraingo honetan Care Santos egongo da (Mataró, 1970), bere azken lana aurkezteko, Media vida, eta zeinarekin 2017ko Nadal Saria jaso duen.

Eleberriak bost lagunen bizitza erdia berreraikitzen du: Olga, Marta, Lola, Nina eta Julia, diktaduratik Trantsizioko lehen urteetaraino. Gizarte aldakor baten pean, modu zaharrak edozein preziotan mantentzea espero zutenen hipokresiari, bakoitzak bere moduan, aurre egin behar izan zioten emakume belaunaldi baten erretratu bat da.

Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María Eugenia Salaverriren arteko solasaldia izango da, azken honek galderak eginez, aldi berean entzuleak obrara gerturatzea eraginez eta ikuspuntu berriak emanez ere.

‘Aurrez Aurre’-ra sarrera irekia izango da tokiak bete arte.

Irakurri eleberriaren lehen kapitulua.