Protagonisten emozioekin identifikazioak irakurlea uneoro laguna aldean duela sentitzea eragiten du
Bilboko Mendizale Elkartearen egoitzan (Iturribide, 80), izango da datorren martxoaren 16an, 19:30etan, Senderos del alma Ana Francia Iturregiren eleberriaren aurkezpena. Idazleak Galo Bilbao edukiko du lagun, Deustuko Unibertsitateko Etika irakaslea alegia. Testuen irakurketa José María Plazaren esku egongo da, Bizkaiko Elkarte Artistikoko rapsoda.
Irakurleak bere gurasoak galtzen dituen neskato baten istorioa eta maite duen basoa erretzen ikusten duen mutil baten istorioa aurkituko ditu. Elkarrekin egingo dute bidea zama hori askatu eta bere bizitzak eraikitzeko.
Autobiografia izan gabe, Senderos del alma egilearen bizi esperientzia propiotik dago sortua. ¿Qué harás para afrontar la adversidad? da aukeratutako azpititulua. Pentsamenduak, emozioak, pertsonen arteko harremanei buruzko iritziak, naturarekin kontaktua… hori guztia agertzen da eleberri honetan. Bere irakurketak gozamena, hausnarketa, ikasketa eta protagonistek bizi dituzten emozioekin identifikazioa bermatzen du.
Senderos del alma eleberrian Ana Franciaren bi bokazioek bat egiten dute: psikopedagogikoa eta literarioa. Hizkera ederra eta xumea erabiltzen ditu bizitza errespetatzearen eta zaintzearen beharrari buruz sentsibilizatzeko. Irakurleari ongizate indibiduala eta soziala posible denaren itxaropena igorri nahi dio. Pertsonaien elkarrizketetan eta azken eranskinean, bere esperientzia propioaz gain, atxikimenduaren teoria, erresilientzia eta psikologia transpetsonalaren alor ezberdinetan psikologo ospetsuen lana agertzen du.
Liburua Amazonen dago salgai bai formatu digitalean bai inprimaturik ere.