Bere hurrengo eleberria mezenasgo kanpaina bati esker argitaratuko da
Fernando García Pañeda, idazle bilbotarrak Agonía y esperanza argitaratuko du aurki. Hau da bere eleberriaren azken izenburua non egileak Jane Austen idazlearen Persuasión eleberriaren argumentuari heltzen dion, fokatze maskulino bat emanez. Modu honetan eleberrigile britainiarra omentzen du bere heriotzaren bigarren mendeurrenean.
Eleberria Tandaia argitaletxearen katalogoan aurkituko da, talentu berrien alde egiteko crowdfunding formula erabiltzen duen argitaletxe gaztea eta irakurlea obraren ekoizte prozesuaren baitan funtsezko zati moduan duena. Martxan jarritako kanpainari buruzko informazio guztia hemen ikus daiteke.
Sinopsia
Frédéric Heywood eta Anna Wellesley alaiak, buruargiak eta mundua jateko prest dauden bi gazte ziren elkar ezagutu zutenean. Bata bestearentzako eginak zeudela ikusita, bere erabateko amodioa hilabete batzuren bitartean bizi izan zuten. Baina neskaren gizarte baldintzatzaileek, familia aberats eta aristokratiko batekoa zen heinean, klase ertaineko idazlegai arruntarekin zuen harremana haustera eraman zuten. Hainbat urteren buruan egoera aldatu egin da. Frédéric idazte arrakastatsu eta ospetsu bilakatu da. Bere aldetik, Wellesleytarrak, finantza krisialdiaren ondorioz haien enpresek porrot egin ondoren, diru ezean daude eta haien izenak ematen die ahora eramatekoa diru-sarrera eskasek baino. Veneziara denboraldi batez bizitzera doazenean biak, eta iristear daudenean, elkar topo egingo dute, Frédéricek bananduta egon diren denbora guzti horretan sentitu duen erresuminaren eta bere barruan duen eta interpretatzeko ezgai den sentimenduaren artean ibiliko delarik. (Argitaletxearen eskutik)