Eleberria formatu digitalean dago ere eskuragai
Gaur, 18:30ean, Ricardo Alía bere irakurleekin egongo da Errenteriako Udal Liburutegian El salto del caballo aurkezteko. Julian Sánchez idazleak lagunduko du. Eleberri honekin amaiera ematen zaio Zodiakoaren Trilogiari, Ediciones Maeva argitaletxeak plazaratua.
Aurkezpenaren tokiak esanahi handia du Bartzelonan finkaturiko idazle donostiarrarentzat. Errenteria izan zen bere haurtzaroa pasa zuen hiria eta irakurketaren eta liburuen bere zaletasuna jaio zen tokia.
El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente Zodiakoaren Trilogia osatzen duten beste bi eleberriren izenburuak dira, Donostian kokatuz istorioa. 2012an – ETAk jarduera armatua bertan behera uztea iragarri baino urtebete lehenago – hasten den trama berberak ardazten ditu hiru atalak. Baina bakoitzak nortasun propioa du eta banaka irakur daitezke.
Sinopsis
2013ko abendua, Donostia. Dentista bat hilik agertzen da xiringa bat kopetan sartua eta gorputza billetez estalirik. Hiltzaileak mezu ezkutu bat utzi du biktimaren odolarekin idatzia. Max Medina, bere lehen semearen jaoitza gertu dagoela eta kezkaturik, kasu honi bakarka egin beharko dio aurre, bere kide Erika López tratamendu psikologikoan baitago pasa den urteko gertaera dramatikoak gainditzeko, eta Joshua O’Neill Zientifikoko agentea gaixorik dago. Virginiak bakarrik, gazte ahozikin eta lotsagabea baina informatikan adituak lagunduko du Max bere ikerketetan. Hilabete bat beranduago, Zaldiaren Urtearen hasierarekin batera, biktima eta mezu berrien agertzeak Max eta Erika krimenen egilea atxilotzeko lasterkako lanean jarriko ditu, bitartean inoiz egondako ekaitzik handiena hiriaren gainean mehatxatzen duelarik, oraindik etortzeko dauden zorigaiztoko gertakariak iragarriz.Terapia genikoa, gaixotarsun arraroak eta psikiatria gaixoak elkartzen dira ‘el Año del Caballo’ eleberrian, arrakasta eta garaipena sinbolizatuz, dotoretasuna, indarra eta edertasuna. Hirugarren atal honetan irakurleek trilogiako pertsonaia nagusiak nolako bilakaera izan duten ezagutzeko aukera edukiko dute, Max Medin, Ertzaintzako Homizidio inspektorea eta Erika López graduatu berriko bere laguntzailea. (Web orrialdetik hartua)
El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente eleberrietan bezala, trilogiaren azken atala formatu digitalean egongo da eskuragarri.
Ricardo Alía BCNegra jaialdian parte hartu du berriki “Euskadi o la violencia después de la violencia” mahainguruko kide moduan, espazio hori beste egile euskaldunekin elkar banatuz, hala nola Gonzalo Garrido. Egilea Zodiakoaren Trilogiaren gainean bai eta ekitaldi honi buruz mintzatzen da gaur Diario Vascon. Elkarrizketa osoa irakurtzeko sakatu hemen.