Idazlearen Liburu Zuriaren lantzea izan zen hartutako konpromisoetako bat
Pasa den abenduaren 16an Idazle Elkarteen I Estatuko Topaketa egin zen Madrilen. Ekimena Asociación Colegial de Escritores (ACE) elkarteak sustatu zuen eta Centro Español de Derechos Reprográficos (CEDRO) elkartearen babesa izan zuen.
Topaketa horren funtsezko helburua zera izan zen, Komunitate Autonomo ezberdinetan euren sormen lana garatzen duten ia 4.000 idazleen kolektibo zabal eta anitzak aurrean dituen erronkei modu bateratuan aurre egiteko gutxieneko akordioa lortzea.
Euskadiko Idazleen Elkartearen ordezkari moduan gure presidente María Eugenia Salaverri egon zen. Euskal Herritik Euskal Idazleen Elkartea egon zen ere. Kataluniako bi elkarte garrantzitsuenak –ACEC eta AELC-, Asociación Aragonesa de Escritores elkartea, Asociación Extremeña de Escritores elkartea, Sociedad Cántabra de Escritores elkartea, Asociación de Escritores en Lengua Galega elkartea, Nafarroako Idazleen Elkartea, eta CLAVE, Valentziar Komunitateko elkartea, bertaratutako kolektiboen artean egon ziren. Ikuskari moduan Asociación de Escritores Noveles eta Asociación de Escritores de Madrid elkarteak izan ziren ere.
Sortzaileen jubilazioa, pirateria eta gerturatutako elkarteek garatzen duten jarduera izan ziren mintzagai nagusiak.
Idazle Elkarteen I Estatuko Topaketa Eskutiz-Aldarrikapen batekin amaitu zen eta datozen urteetan bai argitaletxeei bai eta administraritzei ere planteatuko zaizkien proposamen eta eskaera katalogo moduan erabiliko da. Azkenik, Asociación Colegial de Escritores elkartetik (ACE) 2017an Idazlearen Liburu Zuria lantzeko lanak hasteko konpromisoa agertu zen, liburuaren balio katearen kate-maila garrantzitsu honek bizi duen egoera modu zorrotzean analizatzeko helburuarekin.
Idazle Elkarteen I Estatuko Topaketaren informazio gehiago hemen.
© Argazkia: ACE