Lana mezenas eta kolaboratzaileen babesari esker argitaratu da
Jorge Urretaren azken lanak Venganza darama izenburu moduan eta intriga paranormalaren gaia daraman eleberria da, egun hauetan liburu dendetara iritsiko delarik.
Lana formatu digitalean egon zen eskuragarri lehenik, pasa den abenduan Gabonetako jaiekin batera. Une hauetan inprimaturik banatzen ari da.
Venganza Libros.com argitaletxeak argitaratu du, orain juxtu urtebete crowdfunding (mezenasgo) kanpaina arrakastatsu baten bitartez. Euskarri inprimatuan ale bat jasotzen lehenak, bere argitalpena babestu zuten lehen 101 mezenasak izan dira. Ondoren erreserba egin zuten irakurleen txanda izan da; eta azkenik, liburu dendetan banatu da eta subgenero paranormalaren zale guztientzako dago eskuragai.
Egileak espazio bat gorde du bere web orrialdean salmenta puntu ezberdinen berri emateko horiek gehituz joan ahala.
Sinopsia (argitaletxearen web orrialdetik hartua)
New Yorkera hegaldi erregular batean aire istripu ikaragarri baten ondoren bost pertsona bakarrik irteten dira bizirik. César insomnioa duen bulegari bat da eta loaren arazoentzako klinika batean konponbide baten bila dabil. Daniel, New Yorkeko eskola entzutetsu batean beka bat irabazi duen musikari gazte afizionatu bat. Álex, Sagar Handian bere lana aurkeztera doan odontologo ospetsu bat. Eta azkenik, Oskar, erretiratutako militar bat eta bere emazte Olga, azken honek bakarrik nahi zituen oporren bila dabilen bikotea. Jakin gabe, Césarek zibilizaziora nola itzultzeko sekretua gordetzen du, baina ez du ezta berak ere ezautzen edo ulertzen. Lehen momentutik enbidiek eta interes pertsonalek onura amankomunarekin egingo dute talka, garapen eta amaiera harrigarria duen intriga dardarti batean. Venganza bere adierazpen gailenera eramandako intriga paranormala da, ekintza, beldurra, traizioa eta heriotza bare dituelarik.