Lanak harritzea eta giza afera handiei buruz hausnartzea du helburu

Bilboko Elkar liburu denda izan da José Antonio Martín Acostak  Entropía datorren ostiralean, azaroak 4, aurkezteko aukeratu duen tokia. 18:30etatik aurrera izango da.

Egileak Roberto Lastre argitaratzailea izango du lagun. Zuriñe Ojedak parte hartuko du ere eta merkatura plazaratu berri den eta zientzia, fantasia, errealitatea eta fikzioa nahasten dituen eleberri honen zati bat irakurriko du.

 

Obrari buruz

Gau sukarti baten ondoren esnatzean, Ander Bidaburu gutxira etorritako idazleak gauza sinestezina ikusiko du. Gertaera ulertezin segida batean, idaztea hainbeste kostatu zitzaizkion liburuak bere begien aurrean nola desagertzen diren ikusten du. Zer ari da gertatzen?

Diskurtso filosofiko batekin eta irudimena uneoro agertuz, liburu honek irakurlea harritzea eta giza afera handien gainean hausnartzea du helburu. Entropia, lana sortzeko erabili ezin daitekeen energiaren zati bat da eta, hortaz, materiaren baitan dagoen energia ez erabilgarria, baina beste esanahiak ditu ere; bakarra jasoko dugun mezu sorta baten aurrean sortzen den zalantzaren neurria da; aldi berean materia edo substantzia baten desordena molekularra da eta, azkenik, desordena eta, hortaz, kaosa ordezkatzen du. Gaur egungo aurkikuntza zientifikoak, tradizioa eta mitologia hiri haundi baten errealitate sozialarekin oinarri moduan batzeak eleberriaren izenburua justifikatzen du.