Estatuan eta Komunitate Autonomoetan ordainketa zentralizatua eta gure obren erabileragatik zuzena den ordainketa bermatuko digun tarifa bat eskatzen dugu
Idazleen elkarte garen heinean, gure liburuen mailegutza publikoa arautzen duen legedia aldatzea eskatzen duen gutun irekia izenpetu dugu, liburutegietan haien erabileragatik ordain zuzen jasotzeko helburuarekin.
Gutun horretan, Estatuaren eta Komunitate Autonomoen aldetik ordainketa zuzen bat eskatzen da alde batetik; eta bestetik sinbolikoa izango ez den tarifa bat ordainketa egoki bat bermatzeko, Europako beste herrialdeetan egiten denarekin bat.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari eta Kultura kontseilaritzei helaraziko zaien gutun irekiaren testua ondokoa da:
Idazleak eta itzultzaileak, mailegutza publikorako ordainketa zuzen baten alde
Idazleek eta itzultzaileek Europa mailan aitorturik dugu, 92/100 Zuzentarauaren arabera, liburutegietan eta antzeko erakundeetan gure liburuen mailegutzarengatik ordaina jasotzeko eskubidea dugu. Hala ere eskubide hau Espainian ez da egiazkoa, Europar Batasuneko gure lankideekiko diskriminazio argia dugularik. Beharrezkoa da, honi dagokionez, oso argi edukitzea ordainketa hori egilearen eskubideari salbuespen puntual baten ondorioz gertatzen dela, sortzaileen jabetza intelektualaren desjabetzea bezalako lege figura batekin berdindu dezakegularik.
Europar Batasuna da, alde batetik, edozein sormen ahalegin eta ahalegin artistikok diru sarrera nahikoak behar dituela aitortzen duena, horrela lan berrien abiapuntu izateko, eta beste aldetik, arautze egoki batek bakarri ahalbidetzen duela ordaintze hori bermatzea. Egia esateko, Espainiako legedia ez da ordainketa hori bermatzeko gai izan eta egileek eta argitaratzaileek ia 25 urte daramatzagu alor horretan araudi zuzen, orekatu, eta eraginkorrik gabe. Bitartean, Europako herrialde gehienetan hamar urte baino gehiago daramate eskubide hau aitortuz eta politika aktiboak ezarriz idazle eta itzultzaileek dagokien ordaina jaso dezate. Espainian errealitatea oso ezberdina da: egileek ordain hau jasotzea eragozten duen lege bat onartu zen lehenik, eta ondoren araudi bat. Hasteko, udaletan eskubide hori ordaintzeko derrigortasuna ezartzen duelako, horietako bakoitzetara joan behar delarik ordain hori jasotzeko (praktikan ezinezkoa egiten duena) eta, bigarrenik, ordainaren zenbatekoa urria delako, Italia edo Polonia bezalako herrialdeetan jasotzen dena baina ehun aldiz txikiagoa eta mila aldiz txikiagoa Frantzia edo Alemaniarekin alderatuz.
Europar Batasuneko herrialde ezberdinetako hiritarren eskubideak berdintzeko esparru ezberdinetatik legedia homogeneizatzeko beharra planteatzen denean, kontraesana da egileek Espainian bizitzen dugun egoera. Horregatik premiazko aldaketa bat eskatzen dugu gure herrialdeko legedian, horrela Europako aginduari helduz, egileak gure liburuen mailegutza publikoarengatik era zuzenean ordain gaitzaten. Horretarako zera proposatzen dugu:
- Estatuaren aldetik eta Komunitate Autonomoen aldetik ordainketa zentralizatu bat, horiek izanik informazioaren arduradun.
- Sinbolikoa ez den tarifa bat ordainketa egoki bat bermatzeko, Europako beste herrialdeekin bat.
Sinatzen duten erakundeak
Gutun irekia beste elkarte batzuk izenpetu dute. Hurrengoak dira: Asociación Colegial de Escritores (ACE), Asociación de Escritores en Lingua Galega (AELG), Associació Col·legial d'Escriptors de Catalunya (ACEC), Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (AELC), Asociación de Autores Científico-Técnicos y Académicos (ACTA) y ACE Traductores (ACEtt).