Eleberri historikoak fikzioari tokia egin behar ote dion amaigabeko eztabaidak bere tokia izango du III Idazleen Kongresuan
Datorren larunbatean Adrián Martín Ceregido Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kidea moderatzaile moduan parte hartuko du Idazle Berrien Elkarteak antolatzen duen Idazleen Kongresuan programaturiko mahainguru batean, Gijónen urriaren 29tik 31ra.
“Eleberri historikoaren sormen prozesua: oreka, fikzioa edo errealitatea?” da Antonio Garrido, José Luis Corral eta Toti Martínez de Lezea idazleak hizlari izango dituen eztabaida mahaia. Eleberri historikoari mugak jartzea, narrazio bat eleberri historikoa izateari uzten dionean beste gauza bat izateko, izango da elkarrizketaren ardatz nagusia. Eleberri historikoak fikzioari tokia egin behar ote dion eta norainokoa izan behar duenaren amaigabeko eztabaida, eta zein den egiatasunaren eta egiantzekotasunaren arteko ezberdintasuna gaurkotasunean egongo da Martín Ceregidoren eskutik Gijónen.
Idazleen Kongresuaren hirugarren edizioa Gijónen izango da hiru egunez, eta sektoreko 130 profesional elkartuko ditu liburuaren gaurkotasunari eta etorkizunari buruz hitz egiteko. Ekitaldian 2015 Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa Saridun den Emilio Lledó egongo da. Irakurlearen papera, literatura munduan sare sozialek ekarri dituzten aldaketak, idazleen elkarteen garrantzia eta blogen garapena dira Kongresuaren programa ardazten duten ildo nagusiak.
Itxiera ekitaldia, La víspera de casi todo bere lanarekin 2016ko Nadal Sariduna de Victor del Árbol idazlearen eskutik izango da.