Rocío Redondo de la Callek sari ugari irabazi zitu eta finalista izan da dozena bat lehiaketatan

Datorren ostiralean, urriak 28, María José Pliegok (argitaratzailea eta poeta) eta Santiago Liberalek (poeta), biak Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kideak, Rocío Redondo de la Calle Valladolidko egilearen poema bilduma aurkeztuko dute Bilbon, Geometría de luz izenekoa. Hitzordua La Bolsa Auzo Etxean izango da (Pelota Kalea, 10) 19:30etatik aurrera.

Aurkezpen ekitaldiaren ondoren poesia emanaldi bat egingo da eta Santiago Liberalez gain Tamara Martínez Escribanok (aktore eta rapsoda) eta Begoña Puente Cabezudok (koralista eta rapsoda) parte hartuko dute.

Geometría de luz aurten argitaratu da Piediciones argitaletxearen eskutik eta iluntasunean bizi eta argirantz gorako bidea egin duenak izandako emozioen bilduma bat da. Egileak “bere bizi esperientzia, analisiaren ondoren barkamenera, ulermenera, orekara iritsiz bere bururantz mugimendua egiten duen momentuari buruz hitz egiten du, hein handi batean amodioari esker. Amaren amodioa, bere emakume baldintzarekiko amodioa, bizitzari amodioa, gizonari, eguneroko gertakariei, dena ideia argitasunarekin argitzen den bizitzako txanpa berri bat argitzen duen tximista moduan, bihotz garbiketa bat eta horri buruz idazten duenaren indarra erakusten duen iraganaren ulermena”, liburuaren kontrazalak dioen moduan.

Egilea

Rocío Redondo de la Calleren lana lehiaketa ugaritan saritu da bai eta 16 antologiatan agertu. Vivencias de mujer (Taller del Poeta, 2005) bere lehen poema liburua izan zen. Meridiano 50 (2009) antologian jaso da ere. Bere ibilbidean ere Espainia osotik 2009tik Encuentros Poeta sen Red-en parte hartzea dago. Asociación Cultural Habla elkarteko presidentea da, berak 2014an sortako erakundea alegia, bertan poesiari loturiko jarduera ugari antolatzen dituelarik.