Italian finkatutako idazle bilbotarra Euskadin izango da bere eleberria aurkezten
1930tik 2006 urtera arte Italia hegoaldean bizi izan zen emakume baten historian oinarritua, orain dela hiru hilabete eskas atera zen argitara La Castañera.
Datorren irailaren 15ean aurkeztuko da Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean 19:30etan. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren eta 21:00etatik aurrera, literatura tertulia bat egingo da. Elkarrizketaren ondoren, egileak eleberriaren aleak sinatuko ditu Topa Kafe Antzokian (Juan Bautista Uriarte 55, Galdakao). Cerveza La Salve antolakuntzan laguntzen du.
Hurrengo egunean, irakurleek Alaitz Arrutirekin egoteko aukera izango dute Librería Cámaran, (Euskalduna Kalea 6, Bilbo) 19:30etatik aurrera berriro ere.
Alaitz Arrutik bizitzak eta baldintza sozialek gogor hartu duten emakume bat erakusten du, bere biloba babesteko gurari bakarra duena, berak eduki ez zituen aukerak emateko eta horrela etorkizun hobea bermatzeko.
Eleberriak patuak dakarren zorteari buruz hitz egiten du, bai txarrari bai onari buruz ere, nola aro sozial batek edo toki batek betirako baldintzatu gaitzakeen bizitza guztirako lotuz. Arrutik, baldintza horietan borroka egitea bide bakarra denaren ideia igortzen digu, bere istorioaren protagonistari gelditzen zaion azken espektatiba.
La Castañera Amazon plataformako Createspace tresnari esker autoargitaraturiko liburu bat da. Plataforma horretan dago eskuragarri (paperezko bertsioa eta kindle) bai eta Bilboko Cámara eta Louis Michelle liburu dendetan.