Rüdiger Wischenbart Europako aditu handiena da ebookaren mundu mailako bilakaeraren gainean
Rüdiger Wischenbart Europako aditu handiena da ebookaren mundu mailako bilakaeraren gainean
Michael Bhaskaren parte hartzearen ondoren, mundu mailan liburu elektronikoaren industriaren egoerari buruzko urteroko txosten ospetsuaren egilearen txanda izango da, Rüdiger Wischenbart alegia.
Munduko argitalpen merkatuak da ikerlari austriarrak egingo duen hitzaldiaren izenburua, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren baitan irailaren 16an Bilbon. Gaztelerazko merkatuaren potentzialitatean arreta berezia jarriko du.
Global eBook Report 2016aren gaztelerazko bertsioa datorren irailaren 12an plazaratuko da eta Biografías Personales eta Dosdoce.com enpresek itzuli, moldatu eta zabaldu dute. Lan honen inguruan arituko da Wichenbart III Egilearen Jardunaldian, autoargitalpenaren gorakadan eta audioliburuaren negozioaren perspektiban sakonduz, mundu mailan liburu elektronikoaren bilakaerari buruzko urteroko txostenaren gaurkotzean sakonki analizatzen diren bi gai hain zuzen ere. Liburuaren etorkizunari buruz galdetzen diotenean gehien kezkatzen duten bi gai dira horiek gainera.
Biografías Personales eta Dosdoce.com-ek zabaldutako eta itzulitako edizioak zorroztasunez analizatzen du ebookaren nazioarteko industrian jada ohikoak diren agente bitartekarien bilakaera –hala nola Amazon, Google, Apple eta Kobo-, bere estrategiak eta salneurri politika. Gainera bete betean ukitzen ditu eztabaidaren erdian dauden eta gaztelerazko merkatuan interes berezia duten beste gai batzuk, hala nola autoargitalpena, DRM soziala eta harpidetza plataformak.
Rüdinger Wichenbart nor den hobe ezagutzeko, bere ideietako batzuk eta ebookaren nazioarteko merkatuaren bere behaketa lan handiaren ondorioak, III Egilearen Jardunaldian bere parte hartzea dela eta egin zaion elkarrizketa irakurtzea gomendatzen dugu.
Irailaren 16an Azkuna Zentroa-La Alhóndigan ebooken irakurketaren fenomenoa ikertuko da, bai eta pantailan irakurtzeko gailuen erabilera, autoargitalpenaren agerpena, banatze eta irakurketa plataforma berriak, online irakurle komunitateen gorakada eta sare sozialak, liburu denda fisikoen paper berria edo irakurketak gomendatzeko adimen artifizial sistema berrien erabilera. Streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da web orrialde honen bitartez: http://bit.ly/2crYHW9.
Ekitaldi hau Euskadiko Idazleek Elkarteak (AEE/EIE) antolatzen du Eusko Jaularitzaren Kultura Sailaren babesarekin.