Verbum Argitaletxearen haur eta gazte bildumak gaurtik aurrera izenburu berri bat du, Las aventuras de Kanide.

Kanide Aurrehistorian bizi den ume bat da eta bere balore nagusiak bizitzari eta naturari errespetua dira. Bera da Euskadiko Idazleen Elkarteko kide den Iñaki Sainz de Murietak idatzitako ipuin batzuen protagonista nagusia. Ilustrazioak Miguel Berzosarenak dira.

Lan honekin egile donostiarrek txikienak entretenitzeaz gain, Aurrehistoriaren ikuspuntu pertsonalista baten bidez aipatzen diren balore unibertsaletan heztea bilatzen dute.

Obra argitaletxe madrildarraren web orrialdearen bitartez eros daiteke eta formatu digitalean eskuragarri izango da ere.

Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) idazlea, antropologoa eta irakaslea da. Espainian, Argentinan eta Estatu batuetan argitaratu du, eleberria eta ipuin laburra ere,  bai eta euskal kulturan fokaturiko antropologia entsegu ezberdinak.

Miguel Berzosa (Donostia, 1945) ilustrazioa eta komikiak egiten ditu, nagusiki biografia, historia edo erlijio gaia duten liburuentzako, bai haur publikoarentzako bai eta helduentzako ere. Editions du Signe (Estrasburgo), Les Editeurs du Rameau (Paris) edo Mensajero (Bilbao) argitaletxeentzako egin du lan, besteak beste. Estatu Batuetan, Latinoamerikan eta Asian argitaratu du baita ere.