El Gallo de Oro Edicionesek argitaratutako azken bi tituluak Beñat Arginzoniz egile bilbotarrak izenpetui ditu.  

Lehena, El libro de los espantos, ez da irudiaren eta testuaren arteko elkarrizketa bakarrik, baizik eta irakurlearekin elkarrizketa. Bere orrialde bakoitzean ikaragarria eta saihestezina denari aurre egiten dio , azkenean azken ispiluak begiratuko balitz bezala. Ezinezkoa denak bidea egiten duenean eta bizitzak bere benetako aurpegia erakusten digunean, obraren sinopsian irakurri daitekeen moduan.

Pablo Gallo marrazkigileak Arginzonizen testuei irudiak jartzen dizkio: emaitza liburu berezia da, izua eta edertasuna jolas makabro moduan nahasten diren ariketa. “Nire 46 marrazki izugarri bere 46 testu izugarriren ondoan”, dio Gallok bere blogean.

Bigarrena, Oscuro animal celeste, Beñat Arginzonizen poesia emanaldi berria da 14 urteren ondoren. Denbora luzez landutako poema sorta honi José Fernández de la Sotak egin dio hitzaurrea. Hemen duzue zati bat: “Poesia lore arraroa da. Beñat Arginzonizen bertso ilun eta apartak dituena lore arraroen botanika arraro horretakoa da ere. Oscuro animal celeste bijiliatik haratago edo honatago idatzirik dagoen liburua dirudi. Horregatik bere izaera eszentrikoa, poesia –egileak berak La herida iluminada bere entseguan gogorarazten zigun moduan-, ez baita bijilia egoera normalean idazten, baizik eta beharrezkoa dela lokartuago egotea edo esnatuago egotea. Emaitza, orduan, García Lorca edo Antonio Gamoneda bezalako poeten unibertso sinbolikoekin parekatu daiteke”.

El Gallo de Orok orain dela hiru urte eskas hasi zuen ibilbidea poesia bakarrik argitaratuz, baina bere katalogoak ere narratiba eta entsegu arloan egindako apustuen berri ematen du ere.


Egileari buruz    

Beñat Arginzoniz (Bilbo, 1973), psikologia eta psikoanalisia ikasi zuen, eta orain dela hamar urtetik hona liburu saltzailea da ogibidez. Bere liburuak, hizkuntza poetiko sakonean garaturik, beti dira genero nahasketa bat, eta bere azken izenburuen artea honakoak daude: Manifiesto poético y otros escritos (2008), Reflejos de Andalucía (2011), Jai Alai (2012), Pasión y muerte de Iosu Expósito (2012), Un mundo para Marina (2014), La herida iluminada (2015) eta El libro de los espantos (2016), azken hau Pablo Galloren marrazkiekin.

“Beñat azken poeta da, poetak geratzen ez direneko tokiko poeta”, esango luke Leopoldo Mª Panerok Las voces de la nada (2002) liburuaren hitzaurrean.