Zein obra dira domeinu publikokoak? Zein pauso eman behar dira eskubideen titularrak aurkitzeko? Zer egin daiteke egilerik edo oinordekorik aurkitzen ez denean? Zer gertatzen da obra anonimoekin? Hauek eta beste galdera batzuek orain hilabete baino pixka bat gehiagotik erantzuna dute gure legedian. Maiatzaren 27ko 224/206 Errege Dekretuaren bidez, Jabetza Intelektualaren Legearen 37 bis artikulua garatzen duena obra umezurtzen erabilera baimenduaren gainean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak obra mota hauen inguruko Europako agindua Espainiako legedian sartu du. Artikulu horrek jada Espainiako lege erregimenean 2012/28/UE Direktiba hartzen zuen, Jabetza Intelektualaren Legearen erreformaren helburuetako bat betez.
Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen pasa den ekainaren 11an eta obra baten zurztasuna zehazteko, titularren aurretiko bilaketarako prozedimendua edo, agertuko balira haien ordaina bezalako aspektuak jasotzen ditu.
Espainiako jabetza intelektualean orain arte “berritzailetzat” jotzen zenaren erregulazioak ere Europar Batasuneko liburutegien digitalizazio prozesuak egilearen eskubideak errespetatuz egitea ahalbidetuko du. Horrela Europako ondare kulturalaren eskuratzea legezkoa izatea bermatzen da.
Gaiari buruzko informazio gehiago, hemen.
Argazkia hemendik hartu da http://www.obs-edu.com