Mundu maila edizio digitalaren erreferente garrantzitsuenak diren Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart egongo diren mahaingurua moderatuko du.
Hizlari, idazle, ikerlari eta teknologia eta kulturan aditua den Javier Celaya ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko hizlari taldera batuko da, datorren irailaren 16an Bilbon. Aurten zehazki, Dosdoce.com bere joera behatokiaren 12. urteurrena ospatzen da. Celaya, Euskadiko Idazleen Elkartean urtero antolatzen duen hitzorduaren inauguraketa mahaiaren moderatzailea izango da. Solasaldian Michael Bhaskar idazle britainiarra, lehenbizikoz Espainian, eta Rüdiger Wischenbart ikerlari austriarra arituko dira. Mundu mailan argitalpen digitalaren erreferente garrantzitsuentzat jotzen dira biak.
Lehena, argitalpen industrian Internetek eta teknologiek ireki duten aro berriko teorikorik garrantzitsuen moduan nabarmendu da. La máquina de contenido bere liburua, iaz Fondo de Cultura Económica argitaletxeak argitaratua Espainian, liburuentzako, komunikabideentzako eta sormenaren industriarentzako panorama teknologiko berrian erreferentziazko gidaliburutzat jotzen da. Bere aldetik, Rüdiger Wischenbartek Global eBook Report 2016 aurkeztuko du, mundu mailan ebook merkatuaren bere azken prospekzio lan handiaren gaztelerazko bertsioa aurkeztuko du Jardunaldian zehar, Dosdoce.com-ek argitaratua eta Biografías Personales argitaletxe euskaldunak itzulia.
Curriculum profesionala
Javier Celaya (Bilbo, 1963), estatuan sorkuntzan eta kultura kudeaketan aplikaturiko teknologia digitaletan aditu nagusietakoa da. Dosdoce.com-en bere lanaz gain Espainiako Aldizkari Digitalen Elkarteko (ARDE) presidenteordea eta Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkarteko (Adigital) bokala da, bai eta Bookwire España eta Latinoamerikako Zuzendari Nagusia, mundu osoko 1.000 argitaletxetako 160.000 ebook baino gehiago biltzen dituen liburu elektroniko hornitzaile plataforma nagusia alegia. Javier ere aholkulari estrategikoa eta inbertsorea da besteak beste Tekstum, Seebook, The Spanish Boostage, Vivlios, Komilibro edo Slicebooks bezalako hainbat ekimen digitaletan. 2013an Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiak (SEGIB) eta Iberoamerkikako Estatuen Erakundeak (OEI) antolaturiko V Kongresu Iberoamerikarreko zuzendari akademikoa izan zen. 2014tik Anuario AC/E de Cultura Digitaleko zuendari akademikoa da eta kultura munduan joera digitalen garapenari buruzko urteko erreferentziazko dokumentu izateko helburua du. Jakina den moduan, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia liburuaren munduan joera berriak behatzeko foro profesional erabilgarri moduan finkatu den analisi eta eztabaida kultural eta teknologikorako topaketa gunea da. Topaketak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesa du eta uda amaieran bere ediziorik nazioartekoena egingo du, hirugarrena, Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart bezalako adituak izango baititu. Aurki, Euskadiko Idazleen Elkartetik, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian bere partehartzea konfirmatzeko zorian dauden hizlari berriak emango ditugu aditzera. Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, foro interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.