Euskal liburu denda sarea bere marketing zuzendariak ordezkatuko du III Egilearen Jardunaldirako programaturiko mahainguruetako batean.
Euskarazko argitalpenen lehen argitaratze eta banatze talde izan zenaren, Grupo Elkar alegia, marketing zuzendari moduan, Gexan Sorsek lehen eskutik ezagutu du bere liburu denda sareak Euskal Herri osotik, orain 10 urte sortu zenetik izan duen hedatzea. ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian egongo da, datorren irailaren 16an Bilbon, liburuaren ekosisteman espazio logiko eta natural moduan liburu denda berreskuratzeko bultzatzaile moduan Elkar babesten duten sekretuetako batzuk argitzeko. Sorsek ‘Etorkizuneko liburu dendak: non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua duen mahainguruan parte hartuko du, bere parte hartzea ere konfirmatu duen Luis Collado Espainian Google Play Booksen zuzendariarekin batera. Mahaia 11:30etan dago programatua. Solasaldian, datozen egunetan aditzera emango diren sektoreko beste aditu batzuk hartuko dute parte.
Gonbidatuaren profila
Sors Deustuko Unibertsitatean Enpresa Administraritza eta Zuzendaritzan lizentziaduna da, Universitat Oberta de Catalunyan Marketing eta Merkatuen Segmentazioan graduatua, eta Deustuko Unibertsitatean Nazioarteko Merkataritzan Masterra du. Jarduera oso ezberdinak burutu ditu, bankatik, nekazaritza-elikadura industria eta industria sektoreraino. AMPO enpresaren Ekialde Ertainean eta Ondoan merkataritza estrategiaz arduratu ondoren, marketing formakuntza jaso zuen eta Elkar Taldean sartu zen.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesari esker, literatura egileari buruzko gure urteroko jardunaldiaren hirugarren ediziorako prestaketak oso aurreratuak ditugu. Hau, liburuaren munduan joera berrien behatoki moduan urtez urtez finkatzen ari den hausnarketa kultural eta teknologikorako foroa bilakatu da. Ekimen honekin aurten geure buruari markatu diogun erronka bere nazioarteko izaera handitzea da. Horregatik daude Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart gure gonbidatuen artean.
Aurki, Euskadiko Idazleen Elkartetik, ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian bere partehartzea konfirmatzeko zorian dauden hizlari berriak emango ditugu aditzera. Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, foro interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.