Egile ezberdinen liburuen sinatzera joateaz gain, gaur ostiralez Inma Roizen bigarren eleberriaren aurkezpena ikusteko aukera egongo da bai eta musikarekin lagundutako Blas de Oteroren gorazarre poesia emanaldia ikusteko ere

Atzo Blas de Otero poetaren bizitza eta obraren erakusketaren inaugurazioa (‘Ehun urte Blas de Oterorekin’), Atea – Laboral Kutxa Sariaren ematea eta Blue Jean supersalmenta sevillarra arrakasta handiz egon ondoren, Bilboko Liburu Azokaren 46. ediziora etorritako bisitariek, Oro verde (Ttarttalo, 2016) izeneko  Inma Roizen bigarren eleberriaren aurkezpenarekin estreinatuko dute asteburua. 19:30etan izango da, Laboral Kutxa Topagunea Azokako Karpan.


Manuela (Ttarttalo, 2013) liburuaren egileak migrazioen eta etorkizun hobea bilatzeko haien etxebizitzak uztera euren buruak beharturik ikusi zituztenen istorio pertsonalen gaia ukitzen du berriro. Argitaletxearen web orrialdean agertzen den Oro verde eleberriaren sinopsian dioen moduan, “haur bat Liébanako mendi garaien babesean hazten da, heldu izateko aukeraren zain iguratzen dituen gailur elurtuak gurutzatzeko. Herrixkako bizitzak bere nortasuna eta indarra finkatuko ditu, etorkizuna etengabe bilatzen lagun izango dituelarik.

Oro verde mende ezberdinetan gerta zitezkeen bi mundu ezberdinen istorioa da, nahiz eta biak garai berean paralelo gertatu, 40 eta 50ko hamarkadetan. Herrixkan bizitza lasai eta isil igarotzen den bitartean, natura eta bere baldintzen erritmoan, mendi euskaldunetan egurraren lanak, zuhaitz mozketak, jardunaldiaren une bakoitza markatzen du, euren burua eraiki duten eta bizitzan zehar askatasunez igarotzen ikasiak eta erakutsiak diren gizon gazte taldeekin. Hausturen, garai aldakorren, gerraosteko gizarte jazarri eta urrituak pairatzen duen metamorfosi mantso baina ukaezinaren istorioa da hau. Baina bereziki, Roqueren istorioa; bera da errudimentuaren eta denok bizi gareneko muga errealen eta irudimenezkoen atzean dagoen modernitatearen artean zubiak eraikitzen dituena”. Blas de Oteroren (1916-1979) jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, Bilboko Liburu Azokaren 46. edizioaren antolakuntzak hainbat ekitaldi programatu ditu gorazarrea egiteko.