Abel Amutxategi bilbotarra, Terry Pratchett eta Tom Sarperen erdibidean dagoen humore eleberri berri batekin dator.
‘Berbontzi’ (erein 2014) argitaratu eta urte eta erdira, Abel Amutxategi bilbotarra ‘Su muerte, gracias’ liburuarekin itzuli da: humore heldu eleberri bat, estiloan Terry Pratchett eta Tom Sharperen erdibidean dagoelarik.
Porrot egindako suizidio saltzaile bat, bere haserrea kontrolatzeko arazoak dituen agure bat eta entrenatu gabe dagoen Heriotza dira bere osagaietako batzuk.
“Humoreak kritika laguntzen duen atzerriratze maila bat ematen du. Gezur itxura horretatik, norberak askatasun osoa du inguratzen duen munduaren aurka eraispen bolak jaurtitzeko”.
Premisa honi jarraiki, Abel Amutxategik ez du eltzean babarik uzten, molde berriko lanbideetatik (aholkulariren bat aretoan?), alderdi politikoetaraino, inor ez da bere kritikatik salbu.
Baina ezeren gainetik heriotzari egiten dio barre. “Humorea oso erabilgarria da emozio gatazkak konpontzerako orduan”, azaltzen du. “Heriotza tabu bilakatu duen gizarte batean bizi gara. Berrietan agertzen den zerbait, baina hurbilekoa bezala sentitzen inoiz uzten ez digutena. Horregatik erabaki dut hari buruz humorearen bitartez hitz egitea”.
Eleberria paper eta formatu elektronikoan argitaratu da, eta ohiko bideetatik zein argitaletxearen web orrialdean bertan lor daiteke: http://www.libros.com/comprar/su-muerte-gracias