Maiatzaren 6ean izango da eta Cedro, ACE eta Arochi & Lindner abokatuek parte hartuko dute

Egile-eskubideei buruz informatzeko helburuarekin, AEE/EIEk informazio Jardunaldi bat koordinatuko du Azkuna Zentroko Mediateka aretoan maiatzaren 6ean, ostirala, 10.00etatik 14.00etara.

Egilea zuzen informaturik egon beharreko aspektuen inguruan bertaratuko direnen orientaziorako, jardunaldian Magdalena Vinent egongo da, Centro Español de Derechos Reprograficos CEDRO-ko zuzendari nagusia; Manuel Rico eta Rafael Soler, Asociación Colegial de Escritores de Españako (ACE) presidente eta presidenteorde lehena, eta Myriam Otaola, Arochi&Linder abokatu bulegotik etorriko dena, egile-eskubidearen defentsan espezializaturiko bulegotik hain zuzen ere.

Halaber, AEE/EIE eta ACEk ekitaldi hau lankidetza itun bat sinatzeko ere aprobetxatuko dute. Itun honek, kulturarekin orokorrean eta literatura, poesia eta antzerkilaritzarekin zehazki zer ikusia duten interes komunetan lankidetza, promozioa, difusioa eta ekimenak sustatuko ditu.

Itun horretan elkarrekin egiteko ekimen kultural eta literarioak planifikatuko dira, literatura jardueretarako espazioa elkar banatu, ikastaro, kongresu, mintegi, jardunaldi, mahainguru edo bi erakundeetako kideen obra eta lanen presentzia eta difusioarekin zer ikustekorik duten beste edozein jarduerari buruz informatuko da, bai eta obra kolektibo eta antologietan lankidetza eta partaidetzan lan egin ere.

 

Tailerrak eta Hitzaldiak

Magdalena Vinent: Jabetza intelektuala eta egile-eskubideei arreta ematearen garrantzia, ez bakarrik kontratuak sinatzerako orduan, baizik eta bere obren kopia, eraldaketa, komunikazio publiko eta banatzea dakarten prozesu guztietan zehar.

ACEko presidente Manuel Rico eta presidenteorde Rafael Soler: “Seguir Creando” plataformari buruz informatu; 2015eko azaroan jaio zen plataforma, pentsioa jasotzea eta sorkuntza jardueratuk datozen etekinak bateragarriak izatea defendatzeko. Azken hilabeteetan, eskubide hauek, jarduera profesionalekin batera urteko Lanbide arteko Soldata Minimoa gainditzen dutenean, 9.172,80 €tan finkatua, egile asko urte ugaritako pentsio osoaren edo zati baten itzulpenera behartu dituzte, kalte pertsonal eta ekonomiko larriak eraginez.

Myriam Otaola, Arochi & Lindner firmako abokatua: Bere kontratuak sinatzerako orduan bereziki kontutan hartu beharreko puntuak azalduko ditu, bai eta tailer bat eskaini ere non, nahi duenak, bere kontratuak ekarri ahal izango dituen edo bere zalantzak erakutsi, era indibidualean tratatuz abokatu espezializatuarekin.

 

JARDUNALDIARI BURUZ

Eguna: ostirala, maiatzak 6

Ordua: 10.00etatik 14.00etara

Tokia: Azkuna Zentroko Mediateka Aretoa

 ----------------------

ASOCIACIÓN DE ESCRITORES DE EUSKADI-EUSKAdiko

IDAZLEEN ELKARTEA (AEE/EIE), en Internet

Jardunaldiaren hastag-a: #dchosautor16

http://www.escritoresdeeuskadi.com/

http://www.facebook.com/Escritores.de.Euskadi

Twitter: @AEEEIE

------------------------

Informazio gehiagorako eta aurre-izenemateko:

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.