Ostegunean martxoak 17, 19:00etan Azkuna Zentroan (Bilboko Alondegi Kultura Zentroa) Federico Axat idazle argentinarraren “La última salida” eleberria aurkeztuko da.

Egileak Maria Eugenia Salaverrik moderatzen dituen solasaldietan parte hartuko du, hilabetero Azkuna Zentroan egiten direnak, literatura berritasunak haien egileen eskutik jendarteari hurbiltzeko.

“La ultima salida” obran, Axaten aurrezko eleberrietan bezala, suspensea, biraketa narratibo harrigarriak eta ustekabeko amaiera dira nagusi. Baina obra honekin egileak hainbesteko interesa eragin du, “La última salida” liburuak nazioarteko salmenta arrakasta eragiten ari duela eta zinemara eramango dute aurki Hollywoodeko ekoizpen handi batean.