Aurkezpena otsailaren 25ean izango da, ostegunez, Donostiako FNAC-en (Urbieta kalea 9) 19:00etan. Aurkezpena Manuela Ipiñaren eskutik izango da eta Angel Marcok egingo du irakurketa, Begoña Agirre eta Neli Agirre musikaz arduratuko direlarik.
Liburuaren hitzaurrean Montserrat Canok dioen bezala,'Recuerdo del Norte' liburuak "izateari buruzko ikuspegi mamitsua ematen digu, alde ilunak aintzat hartuta ere, gizaki bakoitzaren egoeraren alderik poetikoena erakusten digu, pozak eta tristurak, itxaropena eta desilusioa edertasunez jantziz. Literatura, azken batez, literatura benetakoa eta zintzoa. Literatura bere zentzurik zabalenean eta borobilenean: gezurren bat o beste baliatu, egi borobilak esateko". Hitzaurrea osorik / Deskargatu lehen kapituluak