Libros.com argitaletxe espainiarra izango da ‘Venganza’ argitaratu eta banatzeko arduraduna, Jorge Urreta bilbotarraren eleberri berria alegia, horretarako crowdfunding kanpaina bat egingo delarik lehen edizioa finantzatzeko.
Babesak jasotzeko kanpaina otsailaren 22an, astelehena, hasiko da, une horretan obra honen ‘mezenas’ izan nahi dutenei diru laguntzak eskatzen hasiko direlarik. Ordurarte, interesaturik dagoen edonor hilabete bereko 15 eta 21 egunen artean apuntatu daiteke, horrek, hogeita hamar egunez luzatuko den kanpainaren lehen egunetan, deskontu kupoi bat lortzeko eskubidea emango diolarik. Interesa dutenek Paypal, kreditu txartel edo banku-transferentzia bidez helaraz ditzakete bere aportazioak. Aportazioak sari bat irabazteko eskubidea emango du, gutxieneko saria liburuaren eBook edizioaren kopia bat jasotzea delarik.
‘Venganza’ intriga eleberria da, Jorge Urretak bereziki atsegin duen generoa, eta euren buruak aire-istripu batean nahasturik ikusten duten bost pertsonaren gorabeheren inguruan garatzen da, hau guztia misterio paranormal batek inguratuz, eta horietako batek, nahiz eta jakin ez, zibilizaziora nola itzultzearen gaineko sekretua gordetzen duenez misterio hori areagotuz. Interes pertsonalek interes komunekin talka egingo dute intriga, jeloskortasun eta, bere izenburuak dioenez, mendeku istorio batean.
Informazio gehiago, eta obraren argitaratzea nola babesteko jarraibideak.