Juan Manuel Uría poeta eta argitaratzaileak, El Gallo de Orok argitaratutako Carlos Aurtenetxeren ‘La locura del cielo’ liburua aurkeztuko du ostegunean, otsailak 11. Bidebarrietako Udal Liburutegian izango da 19:30etan. Egileak José Fernández de la Sota eta Juan Manuel Uría izango ditu lagun.
‘La locura del cielo’ liburuan, Carlos Aurtenetxek bere munduaren ikuspegia botatzen du, ‘ikaragarria denaren errepikapen’ hori, nabarmentzen dute argitaletxetik. Liburuak Antonio Gamonedaren hitzaurrea darama eta bi liburuki eta estutxedun edizioan aurkezten da.