Mikel Jauregik naturan aurkitutako elementuekin egindako eta helburu ezberdinekin modu anitzetan jarritako azken lanen erakusketa aurkezten du. Erakusketa irekita egongo da Vía de Fuga kafetegian, Bilboko Gordoniz kalea 5ean.

El Correok jasotzen duen moduan, erakusketa “naturan aurkitutako elementuekin, harriekin, egurrekin edo burdinekin egindako hamabi lanek osatzen dute, artea pazientzia eta trebetasun handiarekin eraldatuz. Paseoan zegoelarik, zeharkako eran kuadroan jartzen dituen Sardinian hartutako egur txiki batzuekin eta forma obalatua duen harri batekin oso arrain eskematiko eta xumea egiten du; hamabi babarrunekin, haietako bat beltza, ‘Judas’ izeneko kuadroa eraikitzen du, Badajozen ikus poesia saria bat lortu zuelarik harekin; itsasontzi kate batekin begiaundi perfektu bat lortzen du; eta aurpegian bere alabetako batek bere ezpainak markatu dituen zuhaitz hosto batekin, ‘haizearen samurtasuna izeneko emozioz beteriko poema bat egiten du”.

 

Mikel Jauregi ikus artista eta ikus poeta da. Arruntak diren gauzetan zerbait ezberdina aurkitzen duen begirada dauka, zerbait berria egunerokoan. Bere lanetan sorpresa, irribarrea, samurtasuna, edertasuna aurkitzea lortzen duen sentsibilitate handiaren jabe da. AEE/EIEk antolaturiko Juan Carlos Eguillor Ikus Poesia Lehiaketaren irabazlea 2012an. “Bodegas Murilo Viteri” Poesia Esperimental Lehen Saria, ‘Codigos Poeticos’ liburuaren egilea da, 2000an, hainbat urteren ondoren (instantes) liburu-objektua burutzen du MIMB1 Bilduman (Monumental Ideas in Miniature Books) Liburutegi Nazionaleko (Madril) fondoetan.