Bere azken zenbakian Texturas aldizkariak ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia 2015 Sariaren lan garailea darama bere azalean. Sari hau urtero egiten du AEE/EIE-k.
Ikus poesia bere lehen zenbakitik egon zen Texturas aldizkarian. Lehen zenbaki hartan Chema Madoz artistak bere poesietako bat oparitu zuen azala irudiztatzeko. Euskadiko Idazleen Elkarteak orain berdina egin du 28 zenbakiren ondoren.
Eguillor 2015aren lan garailearen izenburua ‘Eztabaida’ da. Bere egileak, lanak díez+zeíd moduan sinatzen dituzten Javier eta José Luis Díez anaiak dira.