2012 geroztik ‘Yoga en casa’ blogean argitaratutako 140 artikulu baino gehiagoren ondoren, Aimar Rollánek artikulu hoberenak biltzea erabaki du liburu egitura emanez. '¿Qué es eso del yoga?' izan da emaitza, “gorputza eta adimena hezteko milaka urteko arteari buruzko sarrera lan dibulgatzailea” dela azalduz egileak.

Rollánek ziurtatu duenez hau ez da “yogaren inguruko liburu arrunta, freskotasuna eta gaurkotasuna ditu”. “XXI mendeko mendebaldeko pentsamoldeei zuzenduriko” testua da. “Ez da liburu praktikoa, bertan ez baitira teknikak erakusten, baizik eta praktikan sakontzeko oinarriak. Atal praktikoa blogean aurkitu daiteke, eta bereziki hari lotutiko YouTube kanalean, bideoak, nire ikuspuntutik, askoz hobe adierazi baitezake atal teknikoa”.

Lan hau paperean bai eta formatu digitalean eros daiteke Amazonen bitartez. Baita ere dohaineko bertsioa dago PDF formatuak libreki deskargatzeko egilearen blogean eskuragarri.