Ekainaren 6an, ostirala, arratsaldeko seietan, Fernando Palazuelosek Bilboko Liburu Azokaren (Arenal) karpa nagusian aurkeztuko du 'La bestia que bebe de las huellas' eleberria, berak idatzia eta Rober Garay Aguirrek ilustratua.

'La bestia que bebe de las huellas' (Txalaparta Argit.) eleberrian, desagertutako Bernabé Rodella poeta eta naturistaren urratsen atzetik dabilen protagonista, familia bitxiaren Intxaurraga baserrira ailegatzen da.  Bertan, iraganeko hainbat gertakari arraroren berri izango du. "Sasi-thriller honen bidez, Fernando Palazuelosek eta Rober Garayk Euskal Herria kondairaz josi zituzten beste mundu horien bila abiatu dira, euskal mitologia aberatsa XXI. mendera hurbildu nahian”.