Gaur ostirala, apirilak 10, arratsaldeko 19:00etan Bartzelonako Torre Lllobeta Gizarte Etxean 2014ko edizioan saritutako hiru lanek eta epaimahaiak nabarmendutako beste 20 lanek  osatutako erakusketa inauguratuko da. Erakusketa datorren maiatzaren 2a arte egongo da zabalik. Zentro honek eskaintzen duen ordutegietan bisita daiteke, Nau Barris distrituko Santa Fe kalearen 2garren zenbakian.

Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen duen sariaren III. edizio honetan  Óscar Sotillosen ‘Equidistancia’ lana gailendu da. Brenan Duarte, Ricardo Ugarte eta Juan Zapater adituek osatutako epaimahaiak ere accesit bi banatu ditu, Granadako Raúl Reguerasen ‘Ayer’ izenburuko lanari eta  Julio Fernández Peláez galiziarraren ‘Metamorfosis social’ lanari. Halaber, beste hogei lan hautatu izan dira saritutakoekin batera Euskal Autonomia Erkidegoa zein Espainiako eta atzerriko beste hainbat toki bisitatuko dituen erakusketa ibiltaria osatzeko.  Catálogo con las obras expuestas.