AEE/EIEko gure kidea Beatriz Celayak 'La dieta del tuit para autores indies' izeneko lana eman berri du argitara. Sare sozialetan erabilienetako eta erabilgarrienetako tresna behar bezala erabiltzen laguntzeko helburua duen gida hau doan deskarga daiteke. Egileak berak azaldu bezala, “gidak lagunduko zaituzte zuen liburuak irakurleei eta liburugintzako profesionalei helarazten, mundu mailan".

"Jakin badakigu –dio Celayak- erabilera ez dela uste bezain erraza; soilik 140 karaktere erabili ahal izateak tortura bilaka daiteke bereziki zuentzako, hots, idazleentzako, izan ere oharkabean kontrola galdu eta ‘astunegi’ bilaka baitzaitezkete sareko zuen audientziaren aurrean, behin eta berriz errepikatuz zuei buruzko eta zuen liburuen inguruko informazio bera.  Beraz, gida hau zuen eskura doan jartzen dugu, txioka aritu zaitezen, txio gehiegi egin ez, eta ahalik eta gardenenean egin dezazuen”.


LA DIETA DEL TUIT (PDF)

Informazio osoa:

Beatriz Celaya / Elena Sierra
www.biografiaspersonales.com
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
944245310/628062233