"Rutas mitológicas vascas" aurkezten dizuegu, Imanol Bueno Bernaola eta Aitor Ventureira San Miguel,en azken liburua, Txalaparta argitaletxearen eskutik plazaratua.

Gida ikusgarri honek euskal izaki mitologiko nagusiak aurkezten ditu, bai eta haien historiak, izenak eta ezaugarriak, 18 ibilbide eta txangoren bitartez eta 40 kondaira baino gehiagorekin, gure barruak dar-darrean jarriko dituen testuekin eta gure geografian barna ibiltzera gonbidatzen gaituzten argazkiekin, horrela haien jatorrizko toki eta bizileku ezagunenak eta ezkutuenak aurkitzeko.

“Liburu honekin”, dio Imanol Buenok berak, “gure mitologiako pertsonaien aberastasuna eta aniztasuna berraurkitzen saiatu gara, kondaira sorta baten bitartez eta jende mota ororentzako egindako hogei ibilbideko proposamen baten bitartez ere. Liburu honek botak janztera eta gure geografian barna ibiltzera gonbidatzen zaitu, horrela jenio eta gainontzeko izaki magikoen bizilekuak aurkitzeko”.

Eskerrak ematen dizkiogu Imanoli kondairazko parajeetan barna ibiltzera, istorio eta kondairetan murgiltzera eta, azken finean, gure kultura bizitzera animatzen gaituen liburu hau gurekin elkarbanatzeagatik. Obra honek poz handiak ekar diezaien opa diegu Imanoli eta Aitor Ventureirari.

"Rutas mitológicas vascas” liburuari buruzko informazio gehiago

  • Kondairak, istorioak, mitoak, ezaugarriak, bizilekuak... euskal izaki mitologikoei buruzko guztia.
  • 18 ibilbide zazpi herrialdeetatik eta 40 kondaira baino gehiago.
  • Publiko guztientzako txangoak: familian, lagunekin, bakarrik...
  • Koordenadak, ibilbide alternatiboak, interesdun tokiak, ostatuak, furgonetarekin gaua igarotzeko lekuak, jatetxeak... gure paseoari ezer ez faltatzeko xehetasun guztiak.  
  • Toki bakoitzera hurbiltzen gaituzten koloretako argazkiak.
  • Testu zainduak eta hunkigarriak, horiekin gure geografiaren txoko bakoitzera heltzea lortuz.

“Liburu hau izan ginen guztia berraurkitzeko gonbidapen bat da, haurtzaroko begirada garbiarekin agian; kondairazko paisaiak, gure antzinako pertsonaiak nahieran dabiltzan tokiak patxadaz gozatzeko gonbidapena. Mendia, ibaia eta basoa beste ikuspuntu batetik ikusteko gonbidapena, haietan gordetzen diren antzinako kondairekin harritzeko, haien misterioarekin eta energia telurikoarekin liluratzeko. Zure eskuetan jartzen dugun obra hau -zure botetan ere jartzea espero dugu-, gure mitologia ‘besarkatzeko’ aukera bat da” - Aitor Ventureira & Imanol Bueno.

Liburuaren booktrailerra.