
Elkar kontraesan gabe gainezartzen diren irakurketa maila ugari onartzen ditu eleberriak, egilearen arabera
Obrak «elkar kontraesan gabe jainezartzen diren irakurketa maila ugari onartzen ditu», ziurtatzen du Otaolak bere web orrialdean. «Aurelio Torresen abentura umore beltz istorio soil moduan irakurri daiteke, non protagonista Torrente antzeko bat den, peto-petoa eta lizunkoia, handinahikeria filosofikoekin, edota umore beltzeko pasadizo batean enmaskaraturiko hausnarketa filosofiko moduan. El síndrome de Nietzsche eleberriak gai zeharo filosofikoak jorratzen ditu, hala nola Heideggeren “heriotzerako izatea”, “botere borondatea” edota Nietzscheren “baloreen subertsioa”, eta bidaia eraldaketa sinboloa den ideia masonikoarekin ere jolasten du», gaineratzen du egileak.

