Berriak / 9 de agosto de 2015 /

Hilabete falta da AEE/EIEk antolatzen duen ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Hirugarren Ikus Poesia Sarirako lanak aurkezteko epea ixteko. Epaimahaiak garailea zein izanen den maiatzean jakitera emango du eta, ondoren, gailentzen den lanarekin,  accesit biekin eta aurkeztutako lanen artetik epaimahaiak berak eginen duen lanen selekzioarekin erakusketa osatuko da.

Saria Juan Carlos Eguillor Uribarriri (Donostia, 1947ko abuztuak 15 – Madril, 2011ko martxoak 21) egin nahi zaion omenaldia da. Arte plastikoen munduan proiekzio handiko artista izan zen eta euskal artista honen lana erakusgai egon da Reina Sofia Museoan edota Pariseko Pompidou Zentroan, besteak beste. Istorietista, ilustratzailea, margolaria eta grabatzailea; El Correo, Egin, El País, Fotogramas eta Euskadi Sioux bezalako komunikabideetan argitaratutako  tira komikoei esker ezaguna izan zen batez ere. Batera artearen esperimentatzailea izan zen, zehazki bideoartearen alorrean. 1983an Haur Ilustrazioaren Sari Nazionala eman zioten eta banakako artista gisa, bere lehenengo erakusketa Bilbon egin zuen 1973an,  Lúzaro aretoan.

Sariaren oinarriak webgune honetan bertan dituzu kontsultagarri

Comparte!!